2012-04-27

IPURTERRE



                                El alumno de 4º Beñat Laskurain ha sido el ganador del concurso de cuentos IPURTERRE organizado por Eta Kitto... y correspondiente al 2º ciclo de Primaria. Esta es la entrevista que le hicieron sus compañeros de clase.


    Kaixo Beñat! Lehenengo eta behin zoriondu nahi zaitugu ipurterreko saria irabazteagatik .
-Eskerrik asko!  
- Gustatzen zaizu idaztea?
-Bai, txiki- txikitatik asko gustatu izan zait idaztea 
- Nola bururatu zitzaizun Ipurterreko ipuina?
-Ametsetan Txinarekin egin nuen amets eta eskolan irakurritako dragoi  bati buruzko kondairatik, nire pertsonaia atera nuen: DRAGOI  
-  Nola sentitzen zara idazterakoan?
-Alde batetik urduri, besteei gustatuko ote zaien ala ez idatzi dudana. Eta beste alde batetik, beste mundu baten bezala 
-   Asko kostatu zitzaizun ipuina asmatzea?
-Egia esan , ez 
-  Zenbat urterekin ikasi zenuen irakurtzen?
-Bost edo sei urteekin ikasi nuen irakurtzen 
- Irakurtzea gustatzen zaizu?
-Bai, beti asko gustatu izan zait irakurtzea, batez ere abenturazko liburuak   
- Zein da zure idazlerik gustukoena?
-Roberto Pavanello asko gustatzen zait eta berak idatzitako BAT PAT bilduma  
-  Zer izan nahi duzu nagusitan?
-Idazlea edo pianojolea izatea gustatuko litzaidake
Zorionak Beñat, berriro ere!
 Eta gelan txalo zaparrada entzuten da, gelakideek egindako elkarrizketaren ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario