2012-05-18

DEBABARRENA ESKUALDEA:AURKEZPENA





DEBABARRENA ESKUALDEA: AURKEZPENA

Oporren ondorengo astean Debabarreneko proiektoa prestatzen aritu ginen, hurrengo astean 3. mailakoen aurrean aurkeztu behar genuelako. Asko ikasi genuen eta pozik gelditu ginen egindako lanarekin.

Hona hemen egun horretan atera genituen argazki batzuk:


















































2012-04-27

IPURTERRE



                                El alumno de 4º Beñat Laskurain ha sido el ganador del concurso de cuentos IPURTERRE organizado por Eta Kitto... y correspondiente al 2º ciclo de Primaria. Esta es la entrevista que le hicieron sus compañeros de clase.


    Kaixo Beñat! Lehenengo eta behin zoriondu nahi zaitugu ipurterreko saria irabazteagatik .
-Eskerrik asko!  
- Gustatzen zaizu idaztea?
-Bai, txiki- txikitatik asko gustatu izan zait idaztea 
- Nola bururatu zitzaizun Ipurterreko ipuina?
-Ametsetan Txinarekin egin nuen amets eta eskolan irakurritako dragoi  bati buruzko kondairatik, nire pertsonaia atera nuen: DRAGOI  
-  Nola sentitzen zara idazterakoan?
-Alde batetik urduri, besteei gustatuko ote zaien ala ez idatzi dudana. Eta beste alde batetik, beste mundu baten bezala 
-   Asko kostatu zitzaizun ipuina asmatzea?
-Egia esan , ez 
-  Zenbat urterekin ikasi zenuen irakurtzen?
-Bost edo sei urteekin ikasi nuen irakurtzen 
- Irakurtzea gustatzen zaizu?
-Bai, beti asko gustatu izan zait irakurtzea, batez ere abenturazko liburuak   
- Zein da zure idazlerik gustukoena?
-Roberto Pavanello asko gustatzen zait eta berak idatzitako BAT PAT bilduma  
-  Zer izan nahi duzu nagusitan?
-Idazlea edo pianojolea izatea gustatuko litzaidake
Zorionak Beñat, berriro ere!
 Eta gelan txalo zaparrada entzuten da, gelakideek egindako elkarrizketaren ondoren.

2012-03-07

DEBABARRENEKO HERRIEN BIZTANLERIA ETA AZALERA

Debabarreneko herrien datuak aztertu ondoren, informazioa barradun grafiko baten bidez irudikatu genuen. Horrela, herrien arteko konparaketa egitea oso erraza da.


BIZTANLERIA




Biztanleak 2000ka egin ditut eta zentimetro bateko tartea utzi dut




Biztanleak 2000ka egin ditut eta zentimetro bateko tartea utzi dut



Biztanleak 1000ka egin ditut eta zentimetro erdiko tartea utzi dut
 

Biztanleak 1500naka jarri ditut eta zentimetro bateko tartea utzi dut



AZALERA




Km2-ak 10naka jarri ditut eta marra txikiak egin ditut kilometro bat adierazteko
 



Km2-ak banaka egin ditut


Km2-ak 10naka jarri ditut eta marra txikiak egin ditut kilometro bat adierazteko






  • GRAFIKO HAUEK IKUSI ONDOREN, EA GAI ZAREN GALDERA HAUEI ERANTZUTEN:
                 1) ZEIN DA BIZTANLE GEHIEN DAUKAN HERRIA?
                 2) ZEIN DA BIZTANLE GUTXIEN DAUKAN HERRIA?
                 3) ZEIN DA AZALERA HANDIEN DAUKAN HERRIA?
                 4) ZEIN DA AZALERA TXIKIEN DAUKAN HERRIA?


GUK GALDERA HAUEN ERANTZUNA BADAKIGU. GAINERA,
ORAIN, DENTSITATEA ZER DEN ASMATZEN ARI GARA. HORRETARAKO HERRI BAKOITZEKO BIZTANLERIA ETA AZALERA ONDO AZTERTU BEHAR DUGU. KONTATUKO DIZUEGU!
















2012-02-14

Mendien altuera adierazten: Sestra Kurbak


MENDIEN ALTUERA SESTRA-KURBEN BIDEZ ADIERAZTEKO JARRAITU DITUGUN  PAUSOAK, HAUEK IZAN DIRA:


1.     Plastilinaz mendiak modelatu.
               



                                      
2.     Mendiak 1zm-ko geruzetan zatitu, alanbre fin bat erabiliz, oinarritik hasita.







                                 
3.     Gure mendien 1zm, 200 metro direla adostu.





     4.     A4-ko kartulina  zuri batean, moztutako geruzen  ingurua marraztu, denak  amaitu arte.



                                                                                 

                                    


5.     Koloretako kartulinetan ere ingurua marraztu,  moztu eta itsatsi bata bestearen gainean.
Urdina=0m/  berde argia=200 m/  berde iluna=400 m/  horia= 600 m/
marroi argia= 1000m/   marroi iluna=1200m  eta beltza: 1400m.
     







6.     Kartulina zurian dauden sestra-kurbak, boligrafoz errepasatu eta altueraren neurria idatzi.



                                              










Ekintzako argazki guztiak ikusteko sakatu hemen